Category: Albisteak

Natalia Gardeazabal, EH Bilduren Basauriko alkatetzarako hautagaia

Mar 06 2015

Natalia Gardeazabal Díez, Bigarren Hezkuntzako Urbi ikastetxeko irakaslea, EH Bilduren Basauriko alkatetzarako hautagaia izango da maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan.

EH Bildu Basauri taldea

Soloarte ikastetxe (lehengo Velazquez) publikoaren eta Colegio Cooperativa Basauri ikastetxeko ikasle ohia da. Azken horretan irakasle ere aritu zen. 2008tik aipatutako institutuan egiten du lan (IES Urbi BHI). 47 urte eta bi seme-alaba ditu.

Natalia eta Eneritz

Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitatetan Historian lizentziatua, Natalia Gardeazabal euskalduna eta militante abertzalea dugu. Bere lan politikoa, nagusiki, emakumeen eskubideen defentsa aktibora eta borroka feministara zuzendu da. Literatura, musika eta bidaiatzea ditu gustuko.

Natalia Gardeazabal zerrendaburu hautatzea, koalizioa osatzen duten alderdi guztiek berretsi dute. EH Bilduk bere zerrendaburua aurkeztu du Pozokoetxeko Kultur Etxean, hautes-programa zehazteko antolatutako tailer batzuen barruan. Programa hori, koalizioarentzat loteslea izango dena, herritarren eta elkarteen parte-hartzearekin egiten ari dira.

EH Bilduren programak “puntuz puntu” leloa du, herritarren ekarpenak jaso ondoren Basauri puntuz puntu eraldatzeko asmoa duelako. Ekarpen horiek bide desberdinetatik jaso dira: batetik, elkarteekin izandako elkarrizketak eta bilerak eta bestetik, sarearen bidez.

Fundazioen Babesletzak Sustraiak Fundazioari buruzko informazioa atzeratzen dio EH Bilduri

Ots 27 2015

Euskadiko Fundazioen Babesletzak -EAEko fundazioen aholkurako, babes teknikorako eta kontrolerako organo administratibo arduradunak– joan den urtarrilaren hasieratik ez dio EH Bilduri, hainbatetan eskatutako Sustraiak Fundazioaren gaineko informazioa errazten.

Zehazki jakin nahi dugu, alde batetik, fundazioaren idazkaria patronatoaren/gobernu organoaren kidea ote den, eta bestetik, patronatoaren kideen autokontratazioari buruzko informazioa eskatzen dugu.Helburu horiekin, organo horretara jo genuen posta elektronikoaren bidez urtarrilaren 7an eta 29an. Erantzunik jaso ez genuenez, otsailaren 13an, berriro, eurengana jo genuen, baina oraingoan Zuzenean web orrialdearen bidez.

Isiltasun susmagarri hau, ez dator bat 2014ko erdi aldera izandako informazio-trukaketa errazarekin. Garai hartan, fundazioaren kontu ekonomikoen jarraipenaren eta patronatoaren osaketari buruzko informazioa eskatu genuen, baita jaso ere.

Babesletzari eskatutako datuak eta informazioa, ezinbestekoak ditugu, gure ustez, Sustraiak Fundazioaren inguruan gertatutako irregulartasunak eta utzikeriak aztertzeko. Horretarako sortutako Gobernu Organoen Kontol Batzordean zuritu gabe geratu ziren zenbait zalantza argitu nahi ditugu. Fundazio horrek, 2009tik 1,2 milioi euro jaso ditu udaletik.

Batzorde horren lana urtarrilean bukatu zen ondorioen txosten batekin. EAJk, PPk eta PSEk, txosten horrekin gai ilun hau amaitutzat jo nahi dute.

Basauriko herriari garesti atera zaion ateraldia

EH Bildurentzat, ordea, ez dira argitu kudeaketa eskasaren eta diru publikoaren ustezko erabilera eta kontrol desegokiaren susmoak. Batzorde horretan jorratutakoaz gure ondoriak web orri honetan daude eskuragarri: http://basauri.ehbildu.eus/

Babesletzaren erantzuteko luzamenduak ere gure susmoak areagotzen ditu.

Gainera, oraintsu ezagutu dugu, 2009an Sustraiak Fundazioa sortzeak ez zuela jaso Basauriko Udalaren Kontu-hartze zerbitzu teknikoaren babesa. Eginiko txostenak adierazten zuenez “ez zegoen informaziorik ezta datu objetiborik ere, aipatutako fundazioa sortzeko orduan, eraginkortasun ekonomikoa bermatzen zuenik”.

Txosten horrek, 2009ko apirilean egina, pikutara bidaltzen ditu, garai hartako, Basauriko udaleko Hiritarrekiko Harremanen Sailaren buruak fundazio hura sortzeko euskal kultura eta euskara sustatzeko erabilitako argudioak.

Esperimentu horrek, EAJren adostasun osoa jaso zuen, erabaki hura babestu, eta 2011ko udal hauteskundeen ondoren, fundazioa mantendu zuelako. Txarto hasitakoa okerrago bukatzen da. Dudarik gabe, ateraldi hura garesti atera zitzaion Basauriko herriari.

Tailer Irekia: Sozioekonomia eta Euskara, Martxoak 6

Ots 26 2015

1TailerrakKartela

Basauriko Udala Sustraiak Fundazioa eratzera eraman zuten argudioak pikutara bidali ditu txoten batek

Ots 13 2015

2009an Sustraiak Fundazioa sortzeak ez zuen jaso Basauriko Udalaren Kontu-hartze zerbitzu teknikoaren babesa. Eginiko txostenak adierazten zuenez “ez zegoen informaziorik ezta datu objetiborik ere, aipatutako fundazioa sortzeko orduan, eraginkortasun ekonomikoa bermatzen zuenik”.

Txosten horrek, 2009ko apirilean egina, pikutara bidaltzen ditu, garai hartako, Basauriko udaleko Hiritarrekiko Harremanen Sailaren buruak fundazio hura sortzeko euskal kultura eta euskara sustatzeko erabilitako argudioak

Sustraiak Fundazioaren funtzionamenduaren eta kontu-ekonomikoen gainean sortutako zalantzak eta irregulartasunak argitzeko asmoz, Gobernu Organoen Kontrol Batzordea eratu zen. Fundazioak, 2009tik, 1,2 milioi euro jaso ditu udaletik. Batzorde horren lana urtarrilean bukatu zen ondorioen txosten batekin. EAJk, PPk eta PSEk, txosten horrekin gai ilun hau amaitutzat jo nahi dute.

EH Bildurentzat, ordea, kudeaketa eskasaren eta diru publikoaren ustezko erabilera eta kontrol desegokiaren susmoak ez dira argitu. Batzorde horretan jorratutakoaz gure ondoriak web orri honetan daude eskuragarri: http://basauri.ehbildu.eus/

Orain, gainera, badakigu, nahiz eta erabaki hura bermatzen ez zuen txosten teknikoa izan, orduko udal gobernuak esperimentu horrekin aurrera jarraitzea erabaki zuela. Hori bai, EAJren adostasun osoarekin, erabaki hura babestu, eta 2011ko udal hauteskundeen ondoren, fundazioa mantendu zuelako. Txarto hasitakoa okerrago bukatzen da. Dudarik gabe, burutazio hura garesti atera zitzaion Basauriko herriari.

Sustraiak Fundazioaren’ gaineko Gobernu Organoen Kontrol Batzordearen ondorioak

Urt 23 2015